Petronorren barkamen-eskea usain txarrarengatik

Programatutako Geraldi Orokorraren baitan, eta dagozkion agintariak jakinaren gainean zeudela, gaur arratsaldean zuzi bateko garra itzaltzeari ekin zaio.

Itzali ondoren usain handia sortu da eta baldintza meteorologikoak direla-eta berau findegitik urrunago dauden herrietara zabaldu da, Barakaldo, Portugalete edo Santurtzira adibidez. Dena den, Petronorreko isuriak kontrolatzeko dauden lau kabinetako batek ere ez du ohikoaz kanpoko erregistrorik izan, ez itzalketaren ostean ez ordu hori baino lehenago.

Petronorrek jazotako gertakaria sentitzen du eta barkamena eskatzen du eragindako eragozpenengatik.