Repsol Estatuko bioerregai aurreratuen lehen instalazioa eraikitzen hasi da

Repsolek Estatuko bioerregai aurreratuen lehen instalazioa eraikitzeko lanak hasi ditu. Konpainiak 200 milioi euro inbertituko ditu proiektu honetan, eta urtean 250.000 tona bioerregai aurreratu ekoizteko ahalmena izango du, hala nola biodiesela, biojeta, bionafta eta biopropanoa. Hegazkin, itsasontzi, kamioi edo kotxeetan erabili ahal izango dira bioerregai aurreratu hauek, eta urtean 900.000 tona CO2 murriztea ahalbidetuko dute.

Instalazio berriak 2023ko lehen seihilekoan jarriko dira martxan, eta Repsolek bere industria-guneetan abian jarri duen eraldaketa-prozesuaren parte dira, prozesuak deskarbonizatzeko eta karbono-aztarna txikia, nulua edo negatiboa duten produktuak fabrikatzeko.

Proiektuak ekonomia zirkularra oinarri estrategikoetako bat bezala erabiltzen du trantsizio energetikoa bizkortzeko eta Repsolen helburua lortzeko, hau da, 2050ean zero emisio garbiko konpainia izatea.

Cartagenako Industria-guneko instalazioetara egindako bisitan, Antonio Brufau Repsoleko presidenteak hurrengoa ziurtatu du:  “Cartagena gaur egunerako eta etorkizunerako funtsezko produktuak hornitzeko zentro gisa sendotu egingo da proiektu honekin, eta Repsolek mugikortasun iraunkorrarekin duen konpromisoaren adibide izango da”.

Brufaurekin batera, Fernando López Miras Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoko presidentea, José Vélez Gobernuaren ordezkaria eta Noelia Arroyo Cartagenako alkatea izan dira.