Repsolek eta Telefonicak bat egin dute autokontsumo fotovoltaikoa bultzatzeko

Repsolek eta Telefonica Españak enpresa bateratu bat sortu dute autokontsumo fotovoltaikoaren negozioa garatzeko.  

Sozietate berriak autokontsumorako irtenbide integrala eskainiko die bezero partikularrei, bizilagunen komunitateei eta enpresei, enpresa txiki, ertain zein konpainia handiei, eguzki-panelak instalatuz.

Akordioak -zehazten dute- bi konpainiek etxean eta enpresetan beste energia-zerbitzu batzuk batera bultzatzeko aukera gehiago aztertzeko atea irekitzen du.

Telefonicak bere kanalak eta banaketan duen indarra eskaintzen ditu, baita instalazioak konektatzeko gaitasun teknologikoa ere.

Bestalde, Repsolek autokontsumoan eta multienergian duen esperientzia gehituko du,  “horri esker, baterako negozio berri horren bezeroei beren instalazio fotovoltaikoaren osagarri izango den tarifa elektriko esklusiboa eskaini ahal izango zaie”.

Repsolek 3.700 MW-tik gorako guztizko kapazitatea instalatua du emisio txikiak sortzeko, eta 1,35 milioi elektrizitate eta gas bezero ditu.