Zerbitzuguneetako Enpresaburuen Espainiako Konfederazioa, Petronorren

Petronorren gaur izandako bilerako kideak.
Jorge De Benito Garrastazu presidentea buru, Espainiako Zerbitzuguneetako Enpresaraburuen Konfederazioko ordezkaritza batek Petronor bisitatu du, eta bertan harrera egin dio Emiliano López Atxurra presidenteak, Matilde García Echevarria Repsoleko Garapen Industrialeko gerentearekin batera.

Hiru orduko lan-bileran, zerbitzuguneetako enpresaburuen ordezkariek informazio zabala jaso dute Repsolek hidrogeno eta karbono gutxiko erregaien arloan duen estrategiari buruz, baita Hidrogenoaren Euskal Korridoreari buruz eta Petronorrek hidrogenoari, ekonomia zirkularrari eta sorkuntza banatuari buruz dituen proiektuei buruz ere. Ondoren, CEEESen ordezkaritzak finketa-unitateetan eta beste industria-instalazio batzuetan ibiltzeko aukera izan du.

Bileran izan dira, halaber, Aitor Arzuaga, Ibileko zuzendari nagusia,  Jon Lekue, Autonervioneko zuzendari nagusia, eta Petronorreko José Ignacio Zudaire, Manu Núñez eta Elías Unzueta.