Euskadiko 24 establezimenduk lortu dituzte Repsol Gidaren Errepideko Eguzkitxoak

Eguzkitxoaren bereizgarria.
Guztira 24 euskal establezimenduk lortu dituzte Repsol Gidaren Errepideko Eguzkitxoak, horietatik 4 Bizkaian (Bibidietas (Meñaka), Kobika (Durango), Ubideko Herriko Taberna, eta Ipar Itsaso (Barrika). Gipuzkoan 15 izan dira sari hau lortu dutenak eta Araban 5.

Repsol Gidaren kalifikazio berri hau errepideko bidaia batean zehar ibilbidean aurki daitezkeen establezimenduetan zentratzen da: autobian bertan dauden barrak, errepide nazional batetik gertu oasia diren terrazak edo gosaltzeko zein mokadutxo bat hartu eta bidaiarekin jarraitzeko kafetegiak. Repsol Gidaren gastronomiako aditu-taldea, Estatu osoan zehar banatuta, bolantean jarri da, lurraldean joan-etorri gehien duten bideetan merezi duten 300 leku baino gehiago aurkitzeko.

Repsol Goidak Errepideko Eguzkitxoak aurkitu ditu Espainiako 50 probintzietan. Deskonektatzeko daude, azkar indarberritzeko, lasai jateko, bokata bat eskatzeko ibai bat ikusten den bitartean, inguruko gastronomia ezagutzeko, non artistak gelditzen diren biran daudenean, baita kamioilarien gogokoenak ere. Bat une eta behar bakoitzerako.

Leku atsegin eta eskuragarrien balioa nabarmentzeko Eguzkitxoen filosofia berarekin, Repsol Gidak bidaia planifikatzen lagundu nahi du, etxetik irteten den unetik goza dadin.