FCC Unitatea, honi lotutako unitateak, 3. Plantako galdara bat eta G2, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, apirilak 8, FCC Unitatea, honi lotutako unitateak, 3. Plantako galdara bat eta G2 Desulfurazio Unitatea abian jarriko direla.

Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten garra gehitzea, unitateetan ur-lurruna agertzea eta unitate hauetatik hurbil noizean behin zarata izatea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei