Mexikoko autobus garraioko enpresa handienetako ordezkariek Petronor bisitatu dute gaur, Irizar Taldeak proposatuta, Rafael Sterling kontseilari delegatua buru zela.
Mexikoko enpresariek Petronorren zein Repsol Taldearen karbono baxu, Hidrogeno, Ekonomia Zirkular eta Sorkuntza Banatuko proiektuak ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, Irizar Taldearen beraren hidrogenoari buruzko estrategia eta proiektuak aurkezteko plataforma izan da bilera.
Lan jardunaldiaren amaieran, Petronorreko finketa instalazioak bisitatu dituzte.