Repsol-Petronor Taldeak frijitzeko erabilitako olioen bilketa bultzatuko du

Repsol-Petronor Taldeak akordioa sinatu du Geregrasekin, olio erabilien bilketaren sektoreko erreferentziazko elkartearekin, Horeca sektoretik (hotelak, jatetxeak eta kafetegiak) eta etxeko erabileratik datozen frijitze-olioen bilketa elkarrekin bultzatzeko.

Aliantza honen bidez, Espainian oraindik egoera hasiberri eta ez oso profesionalizatuan dagoen sektore bat garatu nahi dute, eta hondakin horiek biltzeak, eta behar bezala kudeatzeak, haien balorizazioa ahalbidetzea, baliabide naturalen erabilera murriztuz, izan ere, lehengai alternatibo gisa erabil daitezke bioerregaiak eta karbono aztarna baxuko beste produktu batzuk ekoizteko.

Gainera, Estatuan sektore horren estandarizazioa eta hazkundea bultzatuko duen erregulazio-ingurunearen garapena sustatuko dute, kudeatzaileen profesionalizazioa sustatuz, hondakinen tratamendua behar bezala egiten dela bermatzeko.

Akordio honekin, Josu Jon Imazek zuzentzen duen Konpainiak ekonomia deskarbonizatzeko, isuriak murrizteko eta ekonomia zirkularrerako konpromisoa berresten du.

Repsol bere industria-guneak polo multienergetiko bihurtzen ari da, produktu horiek karbono aztarna baxuarekin, nuluarekin edo negatiboarekin fabrikatzeko gai direnak. Transformazio prozesu horren barruan, konpainiak 2019an bioerregaiak fabrikatzeari ekin zion Petronorreko eta Puertollanoko industria-guneetan, erabilitako sukaldeko olioarekin. Ondoren, 2021eko urrian, A Coruñako Industria-guneak hidrobiodiesel lotea egin zuen lehengai mota honekin.