Lortutako laguntzaren orotako kopurua 205.000 eurokoa da eta, horri esker, energia-komunitate horiek (bizilagunek eta herri horietako saltoki txikiek osatua) instalazio fotovoltaikoak egin ahal izango dituzte hainbat eraikinetako estalkiak erabiliz. Horrela, Gernika-Lumoko TEK San Fidelek San Fidel ikastolaren estalkia erabiliko du, TEK Somorrostrok Muskizko Somorrostro Heziketa Zentroarena, eta Berrobi eta Zierbenako TEKak euren udaletxeetako eraikinetan jarriko dira.
Guztira, 492 plaka fotovoltaiko instalatuko dira, estalkien 2.300 m2-ko azalera hartuko dutenak, eta zero kilometroko 287 kWp energia berriztagarri sortuko dute. Instalazio horiek atmosferara 2.373 tona CO2 isurtzea saihestuko dute, hau da, 9.470 zuhaitz landatzearen pare.
Horrela, 490 bizilagun eta denda txiki baino gehiagok, instalazio horien inguruko 500 metroko eremuan daudenek eta energia-komunitate horietan parte hartzen dutenek, kontsumitzen duten elektrizitatearen %25 jasoko dute, eurenak diren plakak sortuko balute bezala, etxeetan edo saltokietan obrarik egiteko beharrik gabe eta faktura elektrikoa %25 inguru murriztuta.
Proiektu horiek Euskadiko tokiko beste lau energia-komunitaterekin bat egiten dute, energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko Edinor ereduaren arabera garatu direnak. Zehazki, TEK Zumarraga, TEK Larraul, TEK Athletic eta Derioko TEK Seminario Zentrum dira, eta instalazio fotovoltaikoak jarrita dituzte dagoeneko.