FCC Unitatearen eta 3. Plantako galdara baten abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, maiatzak 17, FCC Unitatea eta 3. Plantako galdara bat martxan jarriko direla, zeinek maiatzaren 14 eta 15ean gelditu egin ziren, hurrenez hurren, mantenu-lanak egiteko.

Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, daitekeena da lantzean behin  zuziren baten edo besteren garra gehitzea,  baita soinua ere, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.