Gobernuaren Ordezkariak Petronor bisitatu du

José Ignacio Zudaire, Vicente Reyes, Emiliano López Atxurra, Denis Itxaso eta José Gregorio Luque, gaur, Petronorren.
Denis Itxasok, Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak, Petronor bisitatu du gaur, Euskadin, orokorrean, eta Repsol-Petronor taldearen eskutik, bereziki, garatzen ari diren hidrogeno-proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.

Vicente Reyes Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkariordearekin batera, Denis Itxasori harrera egin diote Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, José Gregorio Luque kontseilari delegatuak eta José Ignacio Zudaire Erakunde Harremanetako zuzendariak.

Gobernuko Ordezkaritzaren aldetik Jaime Fernándezek eta Petronorren aldetik Elias Unzuetak eta Aitor Arzuagak ere parte hartu dute lan-bileran.