Petronorren 2022ko Iraunkortasun Plana, online

Petronorren 2022ko Iraunkortasun Plana.
Petronorren 2022ko Iraunkortasun Plana eskuragarri dago online. Bertan, aurten garapen iraunkorra bultzatzeko egingo diren 19 ekintzak jasotzen dira.

Petronorren Iraunkortasun Politikaren arabera, garapen iraunkorra sustatzen da, pertsonen oinarrizko eskubideak betetzeko ezinbestekoa den gorako energia-eskea asetzen saiatuz, aldi berean, epe labur eta luzean balioa sortuz.

Politika hori Petronorren Iraunkortasun Ereduaren inguruan antolatzen diren barneko arau eta prozeduren bitartez garatzen da. Eredu hori nazioarteko estandarretan oinarritzen da eta etika, ingurumen zein gizarte arloko gogoetak barneratzen ditu erabakiak hartzerakoan, interes-taldeekin modu globalean nahiz tokian-tokian garatutako elkarrizketak abiapuntu izanik.

Ariketa hau urtero egiten da, bere balio-katean zehar gizartean eta ingurumenean eragin positiboak maximizatzea eta negatiboak minimizatzea bilatzen duten ekimenak sortuz.

Horrelaxe sortzen dira Iraunkortasun Planak, ekintza-plan publikoak eta gaur egungoak. Zortzigarren plan honek garatzeko 19 ekintza ditu, eta ekintza horiek beste urtebetez agerian uzten dute Petronorrek garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa.

Plana, hemen eta hemen.