Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera, CG1 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lana amaitu ostean.
Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.