CO₂, lehengai gisa eta berrerabilgarria

Azken hamarkadetan, beroketa globala mehatxu izateari utzi eta aurre egin beharreko errealitate bihurtu da. Horren kariaz, Petronorren aurrerapauso handiak ematen ari dira egoerari buelta emateko, izan ere, prozesuen deskarbonizazioak funtsezko garrantzia du 2050erako zero isurpen garbiko helburua lortzeko.

Atmosferatik karbono dioxidoa (CO₂) kentzeko aukerak askotariko aukera-eskaintza zabala ireki dio Konpainiari, erregai sintetikoak eta bestelako produktuak ekoizteko lehengaitzat erabil daitekeen neurrian. Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE) adierazi duenez, CO₂-a “oso ondasun baliotsua” eta erabilia da.

Atmosferan dagoen gehiegizko CO₂-a murriztea funtsezkoa da beroketa globala saihesteko, eta horregatik, CO2a atzitu, biltegiratu edota lehengaitzat erabiltzeko aukera giltzarrizkoa da isurpenak eskala handian gutxitzeko, karbonoa atzitu, biltegiratu eta erabiltzeko teknologiei esker (CCUS).

CCUS teknologia berriek CO₂-a bereizi eta gas honi erabilera berriak emateko aukera eskaintzen dute dagoeneko. Adibidez, nabarmentzekoa da erregai sintetikoak edo efuelak hidrogeno berriztagarria eta atmosferatik edo industria-prozesu batetik kendutako CO₂-a erabiliz ekoizteko aukera, eta zero isurpen garbiko erregai horiek autoen egungo motorretan ere erabil daitezke. Horren harira, joan den ostiralean, Petronor-Repsolek erregai mota hori ekoizteko munduko instalaziorik handienetako bat eraikitzeko lanak hasi zituen Bilboko portuan.

Bestalde, agregakinak funtsezko lehengaiak dira eraikuntza arloan, eta hormigoiak, morteroak edo errepide-zoruak egiteko erabiltzen dira. Egun harrobietatik ateratzen dira, baita epe laburrean industria-prozesu jasangarri baten bitartez ekoitzi ahal izango dira; esaterako, Petronor-Repsolek etorkizunean hondakinak balioztatzeko instalazioan erabiliko duen industria-prozesuaren bidez. Instalazio honetan, findegiko CO₂-a erabiliko da, hiriko zaborra erraustearen ondoriozko errautsekin produktu komertzialak egiteko. Kasu honetan, eko-agregakinak ekoitziko dira, eraikuntzan lehengaitzat erabil daitezen. Instalazioa Petronorren inguruan eraiki eta 2024aren erdialdean abiaraziko da.

Ainhoa Martín Morante Petronor Innovacioneko teknikariaren esanetan, urtean 22.000 tona errauts transformatu ahal izango dira urteko 56.000 tona eko-agregakin ekoizteko, errautsak zabortegira bota daitezela eta atmosferara 2.200 tona CO₂ isurtzea saihestuz.

8.9 M€ko inbertsioa tarteko, proiektu honek EBren babesa izan du, karbono gutxiko teknologia berritzaileen ezarpena finantzatzea xede duen Innovation Fund programaren 3.2 M €-ko laguntza lortu duelarik.