Konpresorearen geldialdia eta zuzian garra

Gaur goizaldean 3. zuziaren garra nabarmen handitu da, kanpotik ikusmen inpaktu handia sortuz.

CK6-C-1 kokizazio unitateko gas konpresorea gelditzearen ondorio izan da, eta horrek, segurtasun-neurri automatiko gisa, aipatutako 3. zuzia berehala aktibatzea eragin du. Hain zuzen ere, zuzien funtzioa gasak askatzea da, segurtasun-neurri gisa, arazoren bat izatekotan.

Berehala ikusi da arazoa sistemaren bi komunikazio-txartel elektronikok huts egin dutelako gertatu dela. Ordezkatu ondoren, konpresorea berriro abian jarri da, eta, ondorioz, zuziaren garra gutxitu da.

Ezarritako protokoloak betez, aldi berean, SOS DEIAKi informatu zaio, eta telefonoz jakinarazi zaie Muskizko eta Abanto-Zierbenako udalei.

Orain, gertakaria ikertu behar da, osagai elektronikoen akatsaren arrazoia aztertzeko, eta osagai horien hornitzailea tartean sartu, berriro gerta ez dadin.