La Arena hondartzaz gain, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorri hondartzek kalifikazio “bikaina” dute, eta bainua “librea” da bertako uretan. Bere inguruko osasun-kalitatea ere “ona” da.
Azken Osasun Kontroleko Programak baieztatzen du Areetako, San Antonioko, Eako eta Isuntzako hondartzen kalifikazioa “ona” dela; bainua “librea” da lauretan. Era berean, bere inguruko osasun-kalitatea ere “ona” da.
La Arena hondartza eta bere ingurua Muskiz eta Zierbenako naturagune baliotsuenetako bat da. Horregatik, 2004. urteaz geroztik, bi udalerrietako udalek AENORen zerbitzuen kalitatea eta ingurumen-kudeaketa administratzeko sistema integratua ezarri dute: ISO 9001 kalitate-araua eta ISO 14001 ingurumen-kudeaketakoa.