La Arenak “bikain” hasi du bainu denboraldia

La Arena hondartza.
Bainu denboraldia Bizkaiko hondartzetan hasi da eta La Arenak (Muskiz-Zierbena) kalifikazio “bikainarekin” hasi du, “bainua librea” da eta inguruko osasun-kalitatea “ona”, Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako lehen Programak ziurtatzen duenez.

Bizkaian aztertutako 22 hondartzetatik, La Arenaz gainera, Ereagan, Arrigunagan, Azkorrin, Barinatxen (Solandotes), Atxabiribil-Arriateran, Muriolan, Plentzian, Gorlizen, Armintzekoalden, Bakion, Aritzatxun, Laidatxun, Laidan, Lagan, Ogellan, Karraspion eta Arrigorrin ur “bikainak” dituzte eta bainua librea da.

Uraren kalitatea “ona” da Areetako, San Antonioko, Eako eta Isuntzako hondartzetan. Guztietan bainua librea da.

Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako Programak ere hondartza guztien inguruko osasun-kalitatea “ona” dela ziurtatzen du.