UGTko Industria, Eraikuntza eta Nekazaritzako Federazioaren delegazioa Petronorren egon da bisitan gaur goizean, eta José Gregorio Luque kontseilari ordezkariak egin die harrera.
Ondoren bilera egin dute sindikatuko ordezkariek eta konpainiako zuzendaritzako kideek, eta bertan Petronorren deskarbonizaziorako plan eta egitasmoen inguruko informazioa partekatu dute, eta UGTkoek, aldiz, gaur eta bihar, Anastasio Gracia Fundazioarekin batera, Bilbon “hidrogeno berriztagarria etorkizuneko energia gisa” izenburupean egingo duten jardunaldiaren berri eman dute.
Bertan parte hartuko dutenetakoak dira gobernu zentraleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, IndustriALL Global Union nazioarteko sindikatukoak, UGT FICAkoak bertakoak, Kanada, Australia, Japonia, Alemania eta Norvegiako sindikatuetakoak, eta aldaketa klimatikoari buruzko adituak zein sektore energetikoko enpresetako ordezkariak.