1. Plantako unitateen geldialdia, akats elektrikoagatik

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldeko lehen orduan, findegiko azpiestazio nagusian izandako akats elektriko baten ondorioz, 1. Plantako unitateak gelditu direla, eta, horregatik, denbora-tarte labur batean, garra handitu egin da 1. zuzian.

Gertaera honek ez du eragin negatiborik izan airearen kalitatea kontrolatzeko kabinetako erregistroetan, eta akatsa identifikatzeko zein zuzentzeko lanean ari dira. Konpondu ondoren, elektrizitate-horniduraren etenaldiak eragindako unitateak pixkanaka abian jarriko dira.

Unitateak abian jartzeko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.