40 pilotuk hartu zuten parte larunbatean Ivan Lopezen XXI. Oroimenezkoan

Tripy mailan, 700 CC-rainoko motorren irabazleen podiuma: 1. Borja Arco, 2. Oscar Rivas eta 3. Endika Leiba. Ainara Leiba alkatesak eta Edu Briones zein Roberto Ortiz zinegotziek sariak eman zizkieten.
Guztira 40 pilotuk hartu zuten parte larunbatean, Petronorren babesaz, Muskizen antolatu zen Ivan Lopezen Oroimenezkoaren XXI. edizioan.

Froga, basoko pistetatik eta 150 kilometroko ibilbideaz, GPS bidez kontrolatutako Nabigazio eta Erregulartasun Ibilbide Turistikoan oinarritu zen. Edizio honetan Dakarreko Fausto Mota pilotua (portugaldarra, Gasteizen bizi dena) izan zen, baita Euskal Herri osoko eta Leon, Zaragoza, Burgos, Errioxa, Kantabria eta Portugalgo partaideak ere.

Pilotuak bi modalitatetan (Roadbook eta Tripy) eta 6 mailatan banatu ziren: 700 CC-rainoko motorrak Roadbook mailan, 700 CC-rainoko motorrak Tripy mailan, 700 CC baino gehiagoko motorrak Roadbook mailan, 700 CC baino gehiagoko motorrak Tripy mailan, moto klasikoak Tripy mailan eta moto klasikoak Roadbook mailan.

Ibilbidearen garapena lasaia izan zen eta, nahiz eta une batzuetan beroa jasan behar izan. Borja Arco muskiztarra izan zen garailea 700 CC-rainoko Tripy mailan; 700 CC-rainoko Roadbook mailan Fausto Mota izan zen txapelduna; 700 CC baino gehiagoko Roadbook mailan Erandioko Josu Orozcok lehen postua lortu zuen; 700 CC baino gehiagoko Tripy mailan Gasteizeko Aitor López izan zen garaile; Tripy mailako motor klasikoetan, berriz, Portugaleteko José Luis Rivasek irabazi zuen eta Roadbook mailako motor klasikoetan Burgoseko Ricardo Martínezek.

Gainera, ondorengo aipamen bereziak banatu ziren: Borja Arco izan zen herriko piloturik onena, Ander de Miguel muskiztarra gazteena eta Fausto Mota Scratch pilotua.