Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako Programaren arabera, La Arena hondartza “bikaina” da

La Arena hondartza.
La Arena hondartza “bikaina” da, eta bainua “librea” da bere uretan, Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako azken Programaren arabera.

Azken lau denboraldietako analisi mikrobiologikoen emaitzetan oinarrituta, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorri hondartzek ere kalifikazio “bikaina” dute eta bainua “librea” da guztietan.

“Ona” da Areetako, San Antonioko, Eako eta Isuntzako hondartzetako uraren kalitatea, eta bainua “librea” da.

Aipatzekoa da Bizkaiko hondartza guztien inguruko osasun-kalitatea “ona” dela.