Donostiarra eta Orio, Zierbenan irabazle

Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100k XXXIX. Petronor Ikurriña irabazi zuen. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga.
Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100k denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen atzo Zierbenan, XXXIX. Petronor Ikurriña irabazita, Eusko Label Ligako lidergoan jarriz.

Torrekua II izan zen jaun eta jabe ohorezko txandan eta helmugara iritsi ziren 18 segundorekin Ama Guadalupekoarekiko, 21″ San Nikolasekiko eta 30″ Urdaibaiko Bou Bizkaiarekiko. Bestalde, Getariak, 1. txandan arraun egin ondoren, bosgarren amaitu zuen ikurriñan, Kaiku Berez Galantaren, Zierbena Bahías de Bizkaiaren eta Lekitarra Elecnor-en aurretik. Santurtziko Sotera, Ares, Ondarroa Cikautxo eta Cabo taldeek itxi zuten goizeko jardunaldiaren sailkapena. Garaipen honekin Donostiarra EuskoLabel Ligako liderra da, 66 punturekin.

II. Edinor Ikurriña Orio Orialkirentzat izan zen. Zierbenako uretan onena izan zena Donostia Arraun Lagunak taldearen aurretik. Oriotarrak nagusi izan ziren estropada hasieratik bukaerara arte eta helmuga 6 segundoko abantailaz zeharkatu zuten. Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 izan zen hirugarren eta Tolosaldea laugarren. Gauzak horrela, oriotarrak EuskoTren Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu dira 22 punturekin.