Edinor ereduarekin diseinatu den Nafarroako TODA Energia I energia-komunitateak 2.527.977 euroko laguntza jasoko du Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) eskutik, Nafarroako 28 herritan ezartzeko eta abian jartzeko.
TODA Energia Nafarroako Merkataritza Ganberak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bultzatutako proiektua da, Nafarroako Gobernuko Industria departamentuaren babesa eta Edinor bazkide teknologikotzat dituena. Erkidego energetiko honen proiektua, Foru Erkidegoko handiena, 5 milioi eurokoa da, 4 megawatteko potentzia du eta Nafarroako 6.000 etxe, saltoki eta Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) ingururi egingo die mesede.
Erabaki horrek erabateko babesa ematen dio Edinor ereduko Energia Komunitatearen ereduari. Eredu horren alde egin du Nafarroako Merkataritza Ganberak, eta hainbat baliotan oinarritzen da, hala nola tokiko sustraitzean, udalerrien parte-hartzean, herritarren ahalduntzean eta autokontsumoa eta teknologia garatzean, sistemarekiko konfiantza errazteko. Balio horiek guztiz bat datoz Ministerioak eta IDAEk proiektu pilotuei laguntzeko programa honetan dituzten lehentasunekin.
Joan den otsailean Nafarroako Merkataritza Ganberak proposatu zuen energia komunitate bat sortzea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF) lankidetzan, eta, Nafarroako geografia osoko hainbat udalekin hainbat bilera egin ondoren, irabazi asmorik gabeko TODA Energia erakundea eratu zen. Ablitas, Andosilla, Arguedas, Armañantzas, Azagra, Buñuel, Cadreita, Cascante, Cortes, Fitero, Fustiñana, Jaurrieta, Legarda, Lekunberri, Martzilla, Mendabia, Milagro, Mues, Erriberri, Oteitza, Azkoien, Donamartiri Untz, Torralba, Uxue, Valtierra, Alesbes eta Atarrabiako udalek bat egin dute lehen ekimen horrekin.
Ganberen sarea bat egiten ari da Nafarroak sustatutako ekimenarekin, Edinorren laguntzarekin, bazkide teknologiko gisa, eta dagoeneko eratu dira energia-komunitateak Sevillan, Kantabrian, eta eratzear dira Valladolid, Errioxa, Badajoz, Valentzia, Cadiz eta Almeriakoak.