Gordin 1 Unitatearen geldialdia eta CG6 Kogenerazio Unitatearen abiaraztea

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur arratsaldean Gordin 1 Unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu-lanak direla eta. Halaber, CG6 Kogenerazio Unitatea jarriko da abian, uztailaren 12tik geldirik zegoena.

Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.