Abanto-Zierbenak Burdin Jaia berreskuratu du

Burdin Jaia, Gallartako Concha II Meategiaren inguruetan.
Abanto-Zierbenak bere kultura hitzordu garrantzitsuenetako bat berreskuratu du: Burdin Jaia. Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, irailaren 9tik 11ra, Gallartako Concha II Meategiaren inguruetan 30 ekitaldi baino gehiago antolatu dira publiko guztientzat.

Ekitaldi hau Abanto-Zierbenako Udalak, Enkarturrek, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak eta Gallartako kolektiboek antolatu dute, Petronorren babesaz. Hainbat jarduera antolatu dira, herriko meatzaritzaren historiaren eta bertako jai zein cultura gustuen isla: bertako produktuen merkatua; erakusketak; erakustaldiak; ofizio eta artisauen erakustaldiak; haurrentzako tailerrak; dantza, musika eta ura ikuskizunak; meatze-trena; Ekoetxea ezagutzeko bisita gidatuak eta sutegi partehartzailea Meatzaritzaren Museoan, besteak beste.

Aurten ere, larunbatean, Martxa Isila egin zen, Blasco Ibañez parketik Gallarta Zaharra parkeraino. Ibilaldiaren hasieran kandelak banatu ziren ibilbide osoan zehar eramateko, 1993ra arte Bodovalle meategia ustiatu zuten pertsonen omenez.

Gainera, Burdin Jaiak autokarabanisten topaketa izan zuen asteburu osoan zehar.