Energia Komunitateen proiektu pilotu bereziei zuzendutako CE IMPLEMENTA programa da Energia Berriztagarrien PERTEari atxikita argitaratu den lehena, eta baldintza zehatz eta ebaluagarriak ezarri ditu entitate bat Energia Komunitatetzat hartu ahal izateko.
Zehazkiago esanda, bi deialdi egin dira; lehenengoan, babesa lortu dute Edinorrek 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten Erronka Demografikoko udalerrietan sustatutako hiru Tokiko Energia Komunitatek: Larraul TEK, Zierbena TEK eta Santullán TEK, baita tamaina ertaineko bi herritako TEKek (Zumarraga TEK eta Urnieta TEK), 100.000 biztanletik gorako hiri handi bateko TEK batek (Barakaldo TEK) eta hiriburu bateko TEK batek (Donostia TEK) ere. Proiektu hauetarako onartu diren laguntzen zenbatekoa 750.000 €koa da.
Bigarren deialdian, babesa jaso dute 28 udalerri biltzen dituen TODA Navarra TEKak (horietatik 26 Erronka Demografikoko udalerriak dira) eta Torrelavega TEKak, azken honek 550.000 € jaso ditu. Nabarmentzekoa da TODA Navarra TEKa izan dela deialdiko baloraziorik onena jaso duen laugarren proiektua eta funts gehien jaso duen bigarrena, 2,5 milioi euro.
Edinorren Tokiko Energia Komunitateen (TEK) proiektu babestuek 7,6 milioi euroko guztizko inbertsioa ekarriko dute udalerri horietako eraikinetako estalkietan 86 instalazio fotovoltaiko gauzatzeko, eta 7.000 familia eta denda txiki baino gehiagori instalazio horietan ekoitzitako energiaz onuratzeko aukera emateko.