“Gaztelu Berri” hiru hilean behingo aldizkariaren zenbaki berria online dago eskuragarri Petronorren webgunean.
Findegiaren inguruko udalerrietan ere banatu den aldizkariaren azken ale honetan, 107 zenbakian, Petronorrek Euskadiko Tokiko Energia-komunitate handiena martxan jarri dela, José Ignacio Arrieta Enpresa zein Gizarte Saria eta Enrique Sendagorta Bekak banatu direla, Ivan López XXI. Oroimenezkoa, estropadetako Petronor Ikurriña eta XIII. San Antonio Futbol Txapelketa izan direla informatu du, besteak beste.
Horrez gain, Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendari Javier Laisecari elkarrizketa egin zaio.