Lopez Atxurra, Enpresa Ibilbideari saria

Emiliano Lopez Atxurrak saria jaso zuen Unai Rementeriaren eskutik.
Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak Enpresa Ibilbideari saria jaso zuen atzo, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiaren eskutik, “Zuzendaria mundu berri baterako trantsizioaren aurrean” izenburupean, gaur CEDEk BECen antolatzen ari den Zuzendarien XXI. Kongresuan, Felipe VI.a bertan dela.

Era berean, Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioak Nazioartekotzeari (CAF), Gizarte Konpromisoari (San Juan de Dios Ospitalea), Enpresak Sustatzeko Konpromisoari (Iñaki López Gandasegui), Ikerketari (DTI BIOTECHNOLOGY), Ekintzailetzari (Ainhoa Lete) eta Iraunkortasunari (Ternua) emandako beste sari espezifiko batzuk ere banatu zituen.