N1 eta P1 unitateen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, irailaren 11tik aurrera, igandea, Naftas N1 Desulfurazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, eta 13tik aurrera Platforming P1 Unitatea eten egingo dela, biak 1. Plantakoak, programatutako mantenu lanak egiteko.

Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, litekeena da zuziaren garra eta unitateen ur-lurruna handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.