Petronor gaur inauguratu den BAT Bizkaiko ekintzailetza eta berrikuntza zentroko kide izango da

Otadui, Aburto, Urkullu eta Rementeria BAT-en inaugurazioan.
Petronor BAT, B Accelerator Tower, Nazioarteko Ekintzailetza Zentroko ekosistemaren parte izango da. Gaur ekin dio bere ibilbideari Bizkaia Dorrean, 40 startup baino gehiagorekin, 30 korporazio, venture kapitaleko estatuko eta nazioarteko 100 enpresa baino gehiagoko sare baterako sarbidearekin eta zientzia, teknologia zein akademiako 50 agente baino gehiagorekin.

BAT nazioartean konektatutako ekosistema bat da, non eragile guztiek elkarri eragiten dioten konponbide berritzaileak eta teknologiako proiektu intentsibo berriak abian jartzeko. Nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan inoiz ikusi ez den ereduari erantzuten dio, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bilboko Udalarekin lankidetzan, eta PwCk buru duen aliantzak gauzatu du, Talent Garden eta Impact Hub enpresen laguntzaz, berrikuntzaren esparruan erreferenteak direnak.

B Accelerator Tower (BAT) gaur inauguratu du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta bertan izan dira Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Gonzalo Sanchez PwCko presidentea eta Davide Datoli Talent Gardenen sortzaileetako bat.

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik “ekintzailetzaren lurralde” gisa duen bokazioa eta euskal ekonomiaren berpizkundean lagunduko duten pertsona ekintzaile eta enpresa txiki, ertain eta handien belaunaldi berri baten garrantzia azpimarratu du. “Horrela bakarrik bermatuko ditugu Euskadiren oraina eta etorkizuna”, adierazi du.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, bere aldetik, informatu du BAT %80ko okupazioarekin hasiko dela lanean eta bigarren fasearen diseinua abian dela.

Hogeita hamar bat enpresa eta erakunde handi ari dira zentroarekin konektatuta lanean, horien artean Petronor. Bere ordezkari gisa, Emiliano Lopez Atxurra presidentea eta Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendari Jose Ignacio Zudaire izan dira.