Uraren kalitatea “bikaina” da La Arenan bainatzeko

La Arena hondartza.
Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena hondartzan (Muskiz-Zierbena) bainatzeko, baita Bizkaiko beste hamazazpi hondartzatan ere, Bizkaiko Bainu Eremuetako azken Osasun Kontrolaren arabera.

La Arenaz gainera, bainurako ere ura “bikaina” da hurrengo hondartzetan: Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorri.

Areetako, San Antonioko, Eako eta Isuntzako hondartzetako uraren kalitatea ontzat kalifikatu da.

Bainua librea da Bizkaiko hareatza guztietan, eta higiene zein osasun baldintza onak dituzte guztiek.