Eneko Conde, munduko txapelaren irabazle III. Bilbao Petronor Eko Rallyean

Blendio taldeko bikoteak lasterketan zehar, Kia e-Soul ibilgailuan.
Eneko Conde euskal pilotuak, Lukas Sergnese kopilotuarekin batera, FIA Eco Rally Cup-en munduko txapela jantzi zuen atzo Bilbon. Blendio taldeko bikoteak, Kia e-Soul ibilgailuan, garaipena lortu zuen III. Bilbao Petronor Eko Rallyean, FIA Eco Rally Cup lehiaketari dagozkion Erregulartasun eta Kontsumo kategorietan.

Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketaren kasuan, irabazleak José Manuel Pérez Aicart eta Javier Herrera izan ziren, Hyundai Kona ibilgailuarekin; Santiago Sánchez eta Francisco Javier Ortega (Toyota RAV4) zein José Antonio eta Aday Luján (Renault Clio e-hybrid) izan ziren garaile Hibrido Entxufagarrien eta Ez-entxufagarrien kategorietan, hurrenez hurren.

Pedro Morais eta Silvia Coutinho (BMW i3) onenak izan ziren larunbatean hiru euskal lurraldeetako errepideak zeharkatu zituen etapa berezian, eta lehen Euskadi Basque Country Trofeoa irabazi zuten.

III. Bilbao Petronor Eko Rallyearen hirugarren edizio honetan lehiatu diren 52 ibilgailuek 500 kilometroko ibilbidea egin zuten ondoz ondoko bi etapatan gidatze eraginkorra nahiz batez besteko abiadurak eta guztizko kontsumoak puntuatzeko.

Lehiaketatik kanpo, Carla Álvarezek eta Daniel Remonek (Hyundai Kona) irabazi zuten atzo hirigunean egin zen Bilbao 30 gidatze iraunkorraren proba.

Txapelketa Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du Bilboko Udalaren eta Petronorren babesaz eta Basquetour, Ibil eta Albaren lankidetzaz.