N1 eta P1 unitateen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du Naftas N1 Desulfurazio Unitatea eta Platforming P1 Unitatea abian jartzeari ekin zaiola,  biak 1. Plantakoak, programatutako mantenu lanak amaitu ostean.

Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.