Salazartarren Jauregiak ateak irekiko dizkio Pablo Uranga margolariaren ondareari

Pablo Uranga. Argazkia: El Pobaleko Burdinola.
Petronorren instalazioen barruan dagoen Salazar Jauregiak, urriaren 16an, igandea, irekiko ditu ateak Pablo Uranga margolariaren ondareari buruzko jardunaldi oroigarria hartzeko.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako jardunaldia 12:00etan hasiko da Salazartarren Jauregian, eta bertan Ana Prestamero arte adituak Pablo Urangaren ibilbideari buruzko hitzaldia eskainiko du.

Ondoren, bertaratzen diren guztiak Muñatones Gaztelura joango dira, eta bertan Elena Urangarekin, margolariaren bilobarekin, hitz egingo dute haren ondareaz eta obra honen berreskurapenaz. Egun horretatik aurrera, Muñatoneseko harresian egongo da ikusgai. Pablo Urangak 1917an Ramon de la Sota industrialarentzat sortu zuen obraren erreplika bat izango da, tamaina handikoa, eta bertan Lope García de Salazarren “Bienandanzas e Fortunas” lanean inspiratutako eszena epiko bat ikus daiteke.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman beharko da elpobal@bizkaia.eus helbide elektronikoan edo 629271516 telefono zenbakian.