321 ikaslek parte hartu dute III. Petronor Kultura Kanpusean

Somorrostro Irakas-guneko DBHko ikasleek hitzaldietan parte hartu dute.
321 ikaslek hartu dute parte, Petronorrek, ByP Eventos Deportivosen laguntzaz, azaroaren 14tik 25era Muskiz eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzan antolatu duen III. Kultura Kanpusean. Ekimen honen helburua, ikasgeletan zein gizartean, errespetua, elkarrizketa eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizazioa sustatzen duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea izan da.

15 hitzaldi-tailer eman dira, batez ere euskaraz, ikastetxe guztien artean. Horietako 9 Lehen Hezkuntzan eman dira, gai hauei buruz: “Genero-estereotipoak gaindituz berdintasunerako bidean”, “Inor ez da ni baino hobea. Inor ez da inor baino hobea. Esan ez bullying-ari”, eta “Kirolak haurtzaroan osasunerako dituen onurak”. Bigarren Hezkuntzan 6 hitzaldi-tailer eman dira, “Genero-indarkeria eta ziberindarkeria nerabezaroan”, eta “Jarduera fisikoa, kirola eta ohitura osasungarriak” gaiei buruz.

Hitzaldi eta tailer hauen bidez, pertsonen garapenerako oinarrizko hezkuntza alderdiak erakutsi eta zabaldu nahi izan dira; kirol-jarduera sustatzea gure gizartearen mehatxuak (drogak, alkohola, genero-indarkeria, xenofobia, bullying-a, etab.) desagerrarazteko bitarteko gisa; eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzea, gure hurkoekiko eta inguratzen gaituen inguruarekiko.