Akitania Berriko presidenteak Petronor bisitatu du

Jose Luque Alain Rousset-ekin hitz egiten, Petronorren.
Alain Rousset, Nouvelle Aquitaineko presidentea, eta Mathieu Bergé, Baionako Portuko presidentea, Petronorren izan dira gaur, eta Jose Luque, Petronorreko kontseilari delegatua, eta Jose Ignacio Zudaire, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea, haiekin izan dira.

Bisitaren helburua izan da Repsol Taldearen energia-eraldaketarako estrategiara eta Petronorren deskarbonizazio-proiektuetara lehen eskutik iristea, eta Akitania Berriko eskualdearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko mugaz gaindiko lankidetza-aukerak aztertzea.

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak ere hitz egin du, Madrildik, Interneten bidez, bisita Repsoleko Administrazio Kontseiluarekin kointziditu duelako.

Lan-bileraren ondoren, bisita findegiko instalazioetara eta kontrol-geletara eraman da.