Petronor Kultura Kanpusa bueltan da, inguruko ikasleentzako 15 hezkuntza-hitzaldirekin

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura-kanpusaren hirugarren edizioa antolatuko du azaroaren 14tik 25era, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, errespetua, elkarrizketa eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizazioa sustatzen duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.

Guztira, 15 hitzaldi emango dira, batez ere euskaraz, ikastetxe guztien artean. Mintzaldiak ikastetxeetan bertan izango dira eta landuko diren gaietako profesionalek emango dituzte. Honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak: Bullying-ari ezetz esatea; haurtzaroan kirolak osasunean dituen onurak; genero-estereotipoak gainditzea berdintasunerako bidean; genero-indarkeria eta ziberindarkeria nerabezaroan; eskola-jazarpena nerabeen artean; eta jarduera fisikoa, kirola eta ohitura osasungarriak.

Hitzaldi hauen helburua, pertsonen garapenerako oinarrizko hezkuntza alderdiak erakustea eta zabaltzea da; kirol-jarduera sustatzea gure gizartearen mehatxuak (drogak, alkohola, genero-indarkeria, xenofobia, bullying-a, etab.) desagerrarazteko bitarteko gisa; eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzea, gure hurkoekiko eta inguratzen gaituen inguruarekiko.