Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberaren Osoko Bilkura berria 60 kidek osatzen dute, eta Zudaire presidente aukeratzeaz gain Batzorde Betearazleko beste hamaika kargu ere aukeratu dituzte.
Presidente gisa esandako lehen hitzetan, José Ignacio Zudairek adierazi du “ohore handia” dela “Bilboko Kontsulatutik datorren ondare historikoa gordetzen duen Erakunde honen buru izateko aukera izatea. Baina etorkizunari begiratzea tokatzen da, erabilgarriak izaten jarraitzeko geure burua berrasmatuz. Ziurgabetasun-une batean gaude, aldaketa azkarreko testuinguru batean, malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna funtsezkoak diren testuinguru batean, erakunde guztiak eraldatzera behartuta gaudela, eta iraganean hainbeste arrakasta izan dituen erakunde hau ezin da salbuespena izan. Iraganeko arrakastak ez digu ziurtatzen, inolaz ere, etorkizuneko arrakasta”.
Era berean, adierazi duenez, “berriro asmatu behar dugu geure burua, Bizkaiko enpresentzat baliagarri izaten jarraitzeko, hori baita gure azken helburua”.