Elkarrizketan zehar, azpimarratu du “errealistak eta anbiziotsuak” izan behar garela aldi berean, ´Fit for 55` (1) ekimenarekin Europar Batasunak deskarbonizaziorako planteatzen dituen helburuei dagokienez, eta gaineratu du deskarbonizazioa “guztion lana” dela, bektore energetiko berriak ezartzen dituela, hala nola hidrogeno berdea, energia berriztagarrietan oinarritutako elektrifikazioa eta zero emisio garbiko erregaiak. “Denok elkarrekin lan eginez lor ditzakegu”, aipatu du, eta hurrengoa gaineratu: “erantzunak teknologiak eman behar dizkigu. Helburuak finkatu eta teknologiei lehiatzen utzi behar da, neutraltasun teknologikoa”.
Zudairek BH2Cren hurrengo mugarrietako bat bezala aipatu du Euskadin hidrogeno berdea sortzea, eta hidrogenozko autobusak sainalatu ditu, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak errepide bidezko garraiorako planteatzen dituen ekimenetako bat bezala, besteak beste.
(1) Fit for 55 da Europar Batasunak berotegi-efektuko gasak murriztea lortzeko abian jarri beharko dituen jarduera nagusien paketea, egungo % 40tik % 55era, 1990eko isurketekin alderatuta, 2030erako.
Elkarrizketa osoa, hemen.