OLBEk eta Petronorrek “Gabonetako ipuina” operari buruzko hitzaldia eskaini eta sarrerak emango dituzte

Hitzaldiaren kartela.
Bihar, abenduak 20, asteartea, OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) eta Petronorrek “Gabonetako ipuina” umeentzako operari buruzko hitzaldia eskainiko dute Muskizen. Gainera,  emankizunaz gozatzeko sarrerak banatuko dira.

Hitzaldia Muskizko Kultura Etxeko M Aretoan antolatuko da, arratsaldeko 19:00etan, eta “Gabonetako ipuina” umeentzako operari buruzkoa izango da, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko dena.

Hitzaldirako sarrera librea izango da eta Petronorrek haurrentzako opera honetaz gozatzeko 50 sarrera banatuko edo beharrezkoa izatekotan zozkatuko ditu, umeei lehentasuna emanez.