OLBEk eta Petronorrek opera ezagutarazi diete txikiei Muskizen

Aitziber Aretxederra hitzaldian zehar, Muskizen.
OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) “Eguberritako Ipuina” umeentzako operaren inguruko hitzaldia eskaini zuen asteartean Muskizen. Petronorrek,  ABAO-OLBEren babesle denez gero, emankizunaz gozatzeko sarrerak banatu zituen.

Aitziber Aretxederra OLBEren Programa Didaktikoaren arduradunak OLBE Txikiaren Gabonetako “Eguberritako Ipuina” operaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Muskizko Kultura Etxearen M Aretoan. Soinu zein bideo zatien bidez, hitzaldira gerturatu ziren umeek opera honen historia ezagutzeko aukera izan zuten, obra honen atal batzuk disfrutatzeaz gainera.

Mintzaldia amaitzerakoan, Petronorrek 5o sarrera banatu zituen bertaratutako guztien artean, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko den “Eguberritako Ipuina” operaz gozatzeko.