Idoia Mendiak Petronor bisitatu du

Nélida Santos, José Ignacio Zudaire, Idoia Mendia eta José Gregorio Luque, Muñatonesen.
Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua Petronorren izan da, Konpainiaren deskarbonizazio-helburuak bertatik bertara ezagutzeko.

Mendia Kabineteko zuzendaria den Nélida Santosekin batera etorri da, eta haiekin izan dira José Gregorio Luque Petronorreko kontseilari delegatua eta José Ignacio Zudaire Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendaria. Emiliano López Atxurra presidentea ere lan bileran izan da.

Konpainiaren deskarbonizazio-estrategia, Petronor garatzen ari den hidrogeno eta ekonomia zirkularreko proiektu nagusiak, euskal sektore industrialaren deskarbonizazioa – Estatuko Gobernuak abiarazi duen deskarbonizazioko PERTEri dagokionez – eta Hidrogenoaren Euskal Korridorea izan dira Idoia Mendiari helarazi zaizkion gaiak.