Arzuaga María José Sanz BC3ko zuzendariarekin, Alexander Boto Ihobeko zuzendariarekin eta José Ignacio Hormaeche Energiaren Klusterreko zuzendari nagusiarekin aritu zen klima-aldaketaren erronkei helduz. Testuinguru horretan, gaineratu zuen “Petronorrek existitzen jarraituko” duela, baina “desberdina izango” dela: “etengabe eraldatzen, lehengai eta ekoizpen prozesu desberdinekin eta produktu energetiko deskarbonizatuekin”, Repsolek 2050ean jarduera osoan karbono-neutroa izateko hartutako konpromisoak agindu bezala.
“Espainian aukera paregabea dugu trantsizio energetikoarekin”, azpimarratu zuen Arzuagak, “energia berriztagarriak sortu eta hidrogenoa eta deribatuak ekoizteko eta kokapen geografiko ona izateagatik, energia-kontsumoko zentro handietatik gertu”. Oinarri horrekin, “energia-industria etorkizunean are gehiago garatzeko aukera” dagoela iritzi zion, eta “hori aprobetxatu eta eredu ekonomikoa, industrian eta teknologian oinarritutakoa, deskarbonizazioak dakartzan aukeretan eraldatu beharko” litzatekeela erantsi.