Ander Capa eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek autografo sinadura saioa eskainiko dute gaur, martxoak 23, Muskizen.
Ekitaldia Meatzari plazako Gazteguneko erabilera anitzeko aretoan izango da, 18:00etatik 19:30era.
Athleticeko titularretako biren autografoak lortzeko aukeraz gain, 16 urtetik beherako parte-hartzaile guztiei hiru tribunatako zozketa batean parte hartzeko aukera emango zaie, apirilaren 4an San Mamesen Club Atlético Osasunaren aurka jokatuko den kopako finalaurreko itzulerako partidarako.