Ander Capak eta Unai Simonek autografoak sinatuko dituzte gaur Muskizen

Ander Capa eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek autografoak sinatuko dituzte Muskizen.
Ander Capa eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek autografo sinadura saioa eskainiko dute gaur, martxoak 23, Muskizen.

Ekitaldia Meatzari plazako Gazteguneko erabilera anitzeko aretoan izango da, 18:00etatik 19:30era.

Athleticeko titularretako biren autografoak lortzeko aukeraz gain, 16 urtetik beherako parte-hartzaile guztiei hiru tribunatako zozketa batean parte hartzeko aukera emango zaie, apirilaren 4an San Mamesen Club Atlético Osasunaren aurka jokatuko den kopako finalaurreko itzulerako partidarako.