Ander Díez lehen aldiz joango da San Mamesera

Unai Simón txartel irabazlea ateratzeaz arduratu zen.
Ander Diez 6 urteko muskiztarrak irabazi du Athleticek Osasunaren aurka apirilaren 4ean San Mamesen jokatuko duen Errege Kopako finalerdirako hiru sarrerako pack-a.

Joan den ostegunean Ander Capa eta Unai Simón-ek Muskizko Gaztegunean egindako autografo-sinaduran berea lortzeko egondako 16 urtetik beherako ia 500 gazteetako bat izan zen Ander, eta hiru sarreren zozketan ere parte hartu zuen.

Unai Simonen esku errugabea izan zen txartel irabazlea ateratzeaz arduratu zena, argazkian erakusten den bezala, zalantzarik gabeko izen batekin: Ander Díez. Zorionak!

Anderrek ez du bere poza ezkutatu; izan ere, zozketa irabazi eta San Mamesera lehen aldiz joan ahal izateaz gain, Nagore bere amarekin eta Oier 10 urteko anaiarekin batera joango da. Dena etxean geratzen da.

Orain irabaztea besterik ez da falta. Athleeeeeeeetic!