Mila lagun baino gehiago hurbildu ziren atzo Muskizko Gaztegunera Ander Capa eta Unai Simón Athleticeko jokalarien autografoa lortzeko. Horietatik erdia baino apur bat gutxiagok, 16 urtetik beherakoek, apirilaren 4an Osasunaren aurkako partidarako hiru tribunaren zozketan parte hartzeko aukera izan zuten.
Gaztegunetik plaza zeharkatu eta Meatzari inguratzen zuen Athleticeko zaletuen ilara luze batek Unai Simonen eta Ander Caparen presentzia espero zuen atzo, arratsaldeko seiak inguruan.
Autografoak sinatzeko saioa eta haiekin argazkiak ateratzeko aukera hiru ordu luzez luzatu zen, eta zaleek eta jokalariek pazientzia handia eta elkarren miresmena erakutsi zuten.
Hiru tribunetako irabazlearen izena, San Mamesen jokatuko den kopako finalaurreko partidara joateko, datorren astelehenean jakinaraziko da.
Petronorrek eskerrak eman nahi dizkie Muskizko Gazteguneko arduradunei ekitaldia antolatzeko lokalak eskaintzeagatik eta topaketa arrakastatsua lortzeko jarrera ezin hobea izateagatik.