Kutxabank-eko presidenteak, Anton Arriolak, eta bertako kontseilari delegatu Javier García Lurueñak Petronorren instalazioak bisitatu dituzte findegiaren ekoizpen-prozesua bertatik bertara ezagutzeko; baita, karbonoa kentzeko bektore gisa, energia-iraunkortasunaren eta hidrogenoaren aldeko apustuaren berri izateko ere. Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak; José Gregorio Luquek, konpainiako kontseilari delegatuak; eta José Ignacio Zudairek, CEOaren albokoak, egin diete harrera.
Gogoratu behar da Kutxabank Petronorren akzioduna dela, eta, proiektuaren aldeko apustuan, haren presidenteak zera nabarmendu du: “Petronorrekin dugun konpromisoa erabatekoa da, bai eta gainerako partaidetuekin duguna ere, Euskadin zein kanpoan motor ekonomiko garrantzitsua baitira. Alde horretatik, ez dugu inolako salmentarik aurreikusten, bai, ordea, horiek indartzea eta laguntza ematea”.
Petronorreko presidente Emiliano López Atxurraren ustez, “Kutxabank akziodunen artean izateak Petronorrek herrialdean industria-proiektu gisa duen ezarpenari eta inplikazioari buruzko segurtasuna ematen du, eta, batez ere, 1968an findegia hasi zenetik historiarekin berriro bat egitea dakar”.