Online eskuragarri dago “Gaztelu Berri” aldizkariaren azken zenbakia

Gaztelu Berri aldizkariaren 109. zenbakia.
“Gaztelu Berri” aldizkariaren azken zenbakia eskuragarri dago jada Petronorren webgunean, pdf formatuan.

Aldizkari honen 109. zenbakiak Petronorren eta bere ingurunearen azken hiruhileko honetako informazio garrantzitsuena biltzen du. 2. Plantako Etenaldi Orokorra, Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoko eraikin nagusiaren inaugurazioa, Ainhoa Rivera Giza zein Antolaketa zuzendari berriaren izendapena, Euskadiko industria-enpresen lehen TEK, Janire Castrillo historialariaren hitzaldia Muñatones Jauregian, Aitana Peña pilotu gazteari egindako elkarrizketa, Repsol Gidaren Eguzki berriak, Muskizen izandako suteek suntsitutako eremu baten baso-berritzea, Bizkaiko Kross Master Txapelketa, Unai Simón eta Ander Capa Athleticen jokalarien autografoen sinadura Muskizen, ideia berritzaileak sortzeko IT24 ekimena edo Findegian jasotako azken bisitak dira Gaztelu Berriren ale honetan jasotako albisteetako batzuk.

Aldizkaria online eskuragarri egoteaz gain, Muskiz, Abanto Zierbena eta Zierbenako langileen eta bizilagunen artean banatu da.

109. zenbakia, hemen eta hemen.