Bertan, Carlos Pascualek, Petronorren filiala den Alba Emission Free Energy-ko Ekonomia Zirkularraren arloko arduradunak, adierazi du ekonomia zirkularra delam “Repsol Taldeak eta Petronorrek beren jarduera eta produktuak deskarbonizatzeko erabiltzen duten lau zutabeetako bat”.
Ildo horretan, azpimarratu duenez “Petronorrek eta gainerako industria-guneek lehendik dituzten instalazioak egokitu beharko dituzte produktu berri horiek prozesatzeko, eta aldez aurretik egokitu beharko dira. Horretarako, aliantzak egin behar dira alderdi logistikoetako edo aurretratamenduko balio-kateko beste eragile batzuekin, sistema integratua, lehiakorra eta malgua lortzeko”. “Baina, era berean, gaitasun handiko pertsonak behar dira teknologia berriak garatzeko sentsorika, digitalizazioa, adimen artifiziala edo etortzear dauden beste arlo batzuetan, eta erronka berri horri aurre egitea ahalbidetuko dutenak”, gaineratu du.
“Hondakinen balorizazio material eta energetikoak gizartearen helburuak lortzen laguntzen du: birziklapena eta produktuen berrerabilera areagotzea eta zabortegira bidaltzea eta baliabide naturalak ateratzea minimizatzea, hain zuzen”, gogorarazi du Pascualek.
Charles Pintok, EHUko Repsol Fundazioaren Trantsizio Energetikorako Eskolako eta Gelako zuzendariak aurkeztuta, mahai-inguruan parte hartu dute, Carlos Pascualez gain, Ainhoa González Láinez, Campezo Obras y Servicios SL taldeko Ingurumen Estrategiaren arduradunak; Jatsu Intxaurbe, HJ Garayko I+G+Bko zuzendariak; eta Mikel Villaro, ITP Aeroko iraunkortasun proiektuen arduradun Chief Design Engineer-ak.
Ekonomia zirkularra ekoizpen eta kontsumo iraunkorreko eredu ekonomiko berri bat da, non hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik eta ingurumenaren degradaziotik bereizten den, produktuen ekodiseinuaren, hondakinen edo pieza zaharren erabileraren bidez, ekoizpen-prozesuan berriz sartzen diren material berri gisa, lehengaien birziklapenaren bidez edo produktuak negozio-eredu gisa zerbitzatzearen bidez jardunez.